“Herrira noa” ekimen kulturala igandean, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 19a, 15:02

Hilaren 23an, igandea, aurpegi ezagunez beteko da Gurea antzokiko oholtza. Herrira noa ekimen kulturala babestuaz, musikarekin eta hitzekin jolas egingo dute Euskal Herriko musikari eta idazle desberdinek. Horrez gain, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deialdia egingo dute. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da eta sarrerak aurrez egongo dira salgai Amasa-Villabonako Iratzar eta Tolosako Orbela tabernetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!