Ez dago Asteasuko emakumearen arrastorik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 19a, 10:59

Aizkorri inguruan bilaketa lanak egiten ari dira goizeko 09:00etan hasita. Gurutze Gorria, Dya eta Ertzaintzako kideak, zein senitartekoak bildu dira Brinkolan, bilaketa lanei ekiteko. E.I.G., 37 urteko asteasuarra, pasa den asteko asteazkenean joan zen Aizkorri aldera, txakurra hartuta eta geroztik, ez da bere berririk.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!