Asteasuko emakume baten bila ari dira Aizkorrin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 18a, 13:26

Abenduaren 12an, Aizkorrira zihoala esanez trena hartu zuenetik, etxetik falta da E.I.G., 37 urteko asteasuarra. Txakurra hartuta joan zen mendira eta atzo, Legazpin azaldu zen bere txakurra bakarrik. Bakarrik bizi da emakumea Asteasun, eta inork ez du larrialdi deirik egin. Txakurra azaltzeak piztu ditu alarmak. Aizkorri inguruan bilaketa lanak egiten ari da Ertzaintza, helikoptero eta txakurrez lagunduta. Emakumearen senitartekoak ere bertan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!