2013 urterako 100 eguneko suspentsioa, soldata %20 jeistea eta sei langile kaleratzea proposatzen da. Langileek ez dute onartzen zuzendaritzak egindako proposamena eta horrexegati ekin diote greba mugababeari. Lantegi inguruan jarri dituzten pankartetan, lantegiko nagusia den Fermin Elizaldek egindako gestio txarrari leporatu diote bizi duten egoera larria. Lantegiak 34 langile ditu eta horietatik 32 ari dira greba egiten; lantegiaren sarreran ari dira igarotzen egun osoa.
Lantegiak, automozioko plastikozko piezak egiten ditu, eta Nafarroako Volkswagen lantegiaren materialen hornitzailea da.