San Tomas eguna Urnietan, egitarau oparoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abenduaren 17a

Ostiral arratsaldean hasita, taloa, txistorra edota sagardoa aukeran. Horra egitaraua;

Ostirala, abenduak 21.

  • 18:00 Txistorra, talo eta gaztain erreen postuen irekiera.
  • 19:00 Sagar tarta lehiaketa. Bertara edonor aurkeztu daiteke. Nahikoa da etxean tarta egin eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean Udaletxeko arkupeetara ekartzea. Parte hartzaile bakoitzak txanpain botila bat jasoko du eta irabazleak sari polita izango du.
  • 19:30 Urnietako IV. Usadiozko Sagardo Txapelketa. Bertara etxeko kontsumorako sagardoa egiten dutenak soilik aukeztu litezke. Aurten honako baserrian izango dira lehian: Antso, Elutseta, Bidegurutzeta, Pagoaga, Montefrio. Errotaberri, Milluts, Gerez, Sorozabal eta Altzibar. Hiru gizonezko eta hiru emakumek osatutako epai mahaiak erabakiko du nor den txapeldun berria.
  • 20:30 Gabonetako saskiaren zozketa eta sagardo irabazlearenbotila baten enkantea.

Jaia alaitzen izango dira Lurdes Iriondo musika eskolako trikitilariak. Txapelketara aurkeztutako sagardoa edateko aukera izango da.