Udalak aditzera eman duenez, "Antortxero moduan parte hartu nahi duten haurrak bilatzen ari da Urnietako Udaleko Kultura saila. Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako ikasleek Lekaio Kultur Etxean eman dezakete izena, astearte honetan, abenduaren 18an, arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, gurasoak ere behar dira haurrei desfilean laguntzeko. Egun eta ordu berean Lekaiora hurbiltzeko gonbitea luzatzen die Udalak interesa duten gurasoei".