Josu eta Asier Arregi, Naillouxeko ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 17a, 12:17

Ia hamazazpi graduko tenperaturarekin eta zirkuitu politean lehiatu ziren atzo Josu eta Asier Arregi, Frantziako Naillous herrian.
Lasterketa ederra egin zuten biek; Asier lehenego postuetan ibili zen ia lasterketa osoan eta bosgarren postuan bukatu zuen. Josu ere lasterketa burutik segundu gutxira ibili zen baina arazo mekaniko bat medio, hamalaugarren postuan bukatu zuen. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!