Larunbatean azoka bikoitza izan zen Urnietako frontoian, bata goizean, trukean oinarritukoa, eta bestea, arratsaldean, Eguberrietako berezia. Goizeko azokaren lehen edizioa zen eta antolatzaile izandako Gaztelekuko arduradunek gustura zeuden herritarrek emandako erantzunarekin. Arratsaldean zehar, eguraldi ona lagun, jende ugari gerturatu zen pilotalekura, bertako postuak ikusi eta erosketak egitera. Urnietako eta kanpotik etorritako ia 40 postutan aukera zabala eskaini zen. Pilotalekuaren atarian Urnietako talogileek beren postua jarri zuten. Iluntzean, Urnietan arrakasta handia duten pintxopotea eta bokatragoa eskainiko zituzten herriguneko sei tabernanetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!