Espainiar banderaren afera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 14a, 14:01

Espainiako Gobernuak, Euskal Herriko udaletxe guztiei bezalaxe, espainiar bandera balkoian jartzera derrigortu nahi du Amasa-Villabonako Udala. Hori saihestu nahian, Udalak auzitara jo du, eta batzar ireki bat antolatu du amasa-billabonatarrei inposaketa horren berri emateko. Ekitaldia datorren abenduaren 18an, asteartea, izango da Villabonako Subijana Etxean, arratsaldeko 19:30ean. Udalak herritar guztiak parte hartzera animatzen ditu: “Zuen laguntza eta babesa behar ditugu!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!