Asier eta Josu Arregi, ziklokrosean buru-belarri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 13a, 15:51

Asteburu honetan, Nailloux herrian (Frantzia) jokatuko den ziklokros proban hartuko dute parte Asier eta Josu Arregi andoaindarrek.

Denboraldia geratu ere egin gabe daramate Arregi anaiek. Aurreko astean, ostegunean,  Asierrek Asteasuko Nazioarteko ziklokros lasterketan zazpigarren postua erdietsi zuen. Asteburua, berriz, “ahazteko modukoa” izan dela adierazi dute anaiek. Eguraldi txarra eta erorketak tarteko, Itsasondon eta Igorren jokatutako probetan ez ziren batere gustura aritu. Hala ere, datorren asteburuan, Frantziara joango dira. Ea zorte hobea izaten duten!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!