“Joxe Mari Olazabalen bidea” sari banaketa ekitaldia gaur Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 12a, 18:11

Andoaindar ekintzaile ezagunaren izena daraman sari banaketaren II. edizioa ospatu da ostegunean, abenduaren 13an, Basteron. Andoaingo Elizbarrutiko Caritas elkartea da antolatzailea eta sariak “modu iraunkorrean burututako giza ekintza eta elkartasunaren arloan nabarmendu diren Andoaingo pertsona eta elkarteak saritzea” du helburu.

Saridunak:


Mertxe Brosa kooperatzaileak jaso du aurtengo saria, Joxe Ramon Amondarain artistak egindako eskultura. Brosak Malpasilloko herrian (Nikaragua) hogei urte daramatza, bertako emakumeen garapenaren alde lan eginez.
Ekitaldi berean Ixiar Arregi, Nati Unanue, Fermina Okiñena, Ramon Truchuelo eta Jose Martinezek 1956ko Elizbarrutiko Caritasen sorrera-aktaren pergaminoa jasoko dute.
Bostek ere parte hartu zuten Caritas elkartearen eratze prozesuan, 1956. urtean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!