Irunberri elkartearen urteurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 12a, 18:10

Abenduaren 13an Irunberri ireki zutela hamalau urte beteko dira. Ekitaldiz beteriko egitaraua osatu dute:

Abenduak 13 osteguna
19.00 Pintxo pote berezia, trikitilariez lagundua.

Abenduak 14, ostirala
18.30 Gaztain jatea.
20.00 Hitzaldia; “Euskal Herria eta Katalunia independentziaruntz" Carles Riera  eta Txelui Morenoren eskutik.
22.30 Mus txapelketa.

Abenduak 15 larunbata
12.00 Kantu kalejira.
14.00 Bertso bazkaria: Jokin Sorozabal eta Ion Beloki. Babarrun jana 12 eurotan.
17.00 Haur jolasak.
18.00 Herri antzerkia.
23.00 Kontzertua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!