Igandera arte Bezeroaren Astea ospatzen ari dira Urnietan. Egun hauetan herriko hainbat merkatalguneetan erosketa egitearekin batera 5, 10 edota 20 euroko sariak irabaz daitezke “Rist rast irabazi” erosketa txartelen bitartez. Ez da erosleei zuzenduriko ezusteko atsegin bakarra izango. Erosleak “Urnietan hazi, On Bizi eta erosi” telazko poltsak eskuratzen ari dira doan.
Asteburuari begira jarduera parte hartzaileak antolatu dituzte. Larunbat honetarako azoka bikoitza antolatu dute Urnietako frontoian, bata trukean oinarrituko dena eta bestea Eguberrietako berezia. Bietan Urnietako talogileak izango dira bertaratzen direnei garaian garaiko jakiak eskaintzen, besteak beste, gaztainak eta taloa. Iluntzean Urnietan arrakasta handia duten pintxopotea eta bokatragoa eskainiko dituzte herriguneko sei taberna ezberdinetan.
Larunbat honetan, beraz, goizetik gauera azoka giroa izango da Urnietan. Bereziki arratsaldeko azokan bilduko dira postu gehien. Denera, 38. On Bizikoak, artisauak eta baita Pausoka edota Banaiz Bagara herriko elkarteetakoak ere.
Urnietan eguberrien atariko aproposak dira azoka edota San Tomas eguneko festa.
Azoka
Urnietako pilotalekua
Abenduak 15, larunbata
10:00-14:00 Urnitruke
Truke merkatua adin guztiei zuzenduta. Objektuak, zerbitzuak, etab.
Salda eta pintxoak eskainiko dituzte.
Info: 943333972 / 608928311
Antolatzaile: Udala eta Gaztelekua.
17:00-20:00 EGUBERRI AZOKA
38 salmenta postu: moda, opariak, artisautza, jakiak... Taloak eta gaztainak aukeran.
Antolatzaile: On Bizi.
20:00-22:30 Pintxopotea
Pintxopotea: Goimendi, Egur eta Xauxar. Bokatragoa: Aballarri, Amailur eta Guria.
Antolatzaile: On Bizi.