Goizean-goiz herritarrek jostailuak eraman zituzten, saltzeko. Zer saldua izan zen beraz; baita nork erosia ere. “Jende dexente etorri zen. Goizean egiten zuen hotza kontutan hartuta, ezin gara kexatu azokak izan duen harreraz. Lehen edizio honetan material asko jarri da salgai, eta salmenta kopurua oso ona izan da”, berretsi dute Udaletik.