Egitarauan ez dira faltako: jadanik ohiko bihurtu diren Herri Kirolen ikastaroa eta jokoak, txistorra eta sagardo dastaketa, sagar tarta lehiaketa, saskiaren zozketa, gaztaren kiniela, taloak, eta eguneko ekitaldi nagusia izango den IV. Usadiozko Sagardo Txapelketa. Bertan, etxeko kontsumorako sagardoa egiten duen edonork parte har dezake. Eta jada ireki da izen emateko epea telefono honetara deituz: 628 618 362 (Joxeba).
Arratsaldea alaitzeko bertan izango dira Urnietako Lurdes Iriondo Musika Eskolako trikitilari gazteak.