Bihar ospatuko da Asteasuko XIV. Ziklokosa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 5a, 11:29

Goizeko 9:30etik hasita, maila desberdinetako txirrindulariak lehiatuko dira bihar, abenduak 6, Asteasun. Aurten, Aiztondo Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen lasterketa honek hamalaugarren edizioa beteko du. Biharko lasterketan, parte hartzaile guztiek 2 kilometro eta erdi pasatxoko ibilbidea burutu beharko dute. Hona hemen kategoriakako ordutegia:

09:30ean Kadeteak, Junior neskak eta Elite neskak lehiatuko dira.

10:30ean Senior eta Masterrak.

11:30ean Junior C2 mailakoak.

12:30ean UCI Elite, Elite eta 23 urtez azpikoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!