Trafiko aldaketak bihar gauean Andoaingo herrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 3a, 18:49

Andoaingo Udaltzailngoak jakinarazi duenez, abenduaren 4an gaueko 22:00tan hasita, "Euskaltel enpresako arketen konponketa hasiko da Kale Nagusiko 2 eta 11 zenbakien artean. Hori dela eta, Kale Nagusia eta Agustin de Leitzako gurutzebidetik hasita, Juan Bautista Erro kalearen norabidean, itxita egongo da trafikoa; alternatiba gisa Joakin Larreta etorbidetik zirkulatu ahal izango da, Juan Bautista Erro kaletik jarraituz". Tentuz gidatzea aholkatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!