Hirigintza batzordea, bihar, Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 3a, 15:16

Bihar, hilak 4, asteartea, arratsaldeko 19:30ean, hirigintza batzordea egingo da Atxulondo kultur etxean. Mintzagai nagusia Joxe Arregi plazako hiritartzea izango da. Plazaren urbanizazioaz hitz egiteko lehen bilera ekainean egin zen eta bertan hainbat ekarpen jaso zen. Ekarpen horien bideragarritasuna aztertuta, biharko bileran hiritartzearen lehen ezaugarrien berri emango dute udal ordezkari eta teknikoek. Era berean, 2013ari begira, hirigintza arloan herrian dauden beharrez hitz egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!