Atzo jokatu zen, Legazpin, Gipuzkoako ziklokros txapelketa. Josu Arregi andoaindarra bigarren sailkatu zen, Zigor Urain arrasatearraren atzetik. Lasterketa erdirarte, lehen postutik oso gertu ibili zen Josu eta egindako lanarekin gustora geratu zen. Larunbatean, 13. postuan amaitu zuen Josuk, Arabako Ametzaga herrian jokatutako lasterketa gogorrean.