Puntuak Verdeguerren alde izan baziren ere, Estebezek borrokaldi bikaina eskaini zuen herritarren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 3a, 09:29

Kanpoan zein barruan tenperaura hotza zelarik, aurreko ostiralean boxeo gaua ospatu zen Urnietako pilotalekuan. Bertan, sei borrokaldi egin ziren. Lehenengo hirurak, amateur mailakoak (bat nesken artekoa). Ondorengo biak, neoprofesional mailakoak izan ziren. Eta seigarrena eta azkeneko profesional mailakoa.

Kronika:

 

Bertan izan ziren aurrez-aurre, Fran Verdeguer valentziarra eta Iban Estebez urnietarra. Izugarrizko intentsitateko lau asaltoren ondoren, epaileek valentziarraren alde egin zuten, beraz, Fran Verdeguer izan zen garailea. Halare, Ibanek borrokaldi bikaina burutu zuen, eta zaletuen animoak eta berotasuna jaso zituen burrukaldiak iraun zuen bitartean, zein amaieran.
Sari banaketa ekitaldian, hainbat boxeolari eta boxeolari-ohi aritu zen, horien artean, Iñaki Gorostidi adunarra.
Aurkezpen lana, Lur Usabiaga hernaniarrak burutu zuen. Herritarren erantzuna ere ezin hobea izan zen. Salgai jarri ziren 300 sarrerak agortu egin baitziren.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!