Azaroaren 25ean etxekoak ondoan zituela ehungarren urtebetetzea ospatu zuen Anttoni Txapartegik. Haiekin batera Urnietako alkatea eta apaiza bertaratu ziren.
Biloba batek eskusoinuz “zorionak zuri” abestia eskaini zuen. Opari guztien artean, urnietar guztien izenean alkateak berak larrosa sorta oparitu zion.