Beningo umeentzat janari bilketa Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 29a, 18:54

Datorren bi asteetan egingo dute bilketa Urnietan. Horra Gazte eta Garapenako kideen gutuna:

“Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Porto Novon, Benineko Salestarren misioan, laguntza eskaini dugu.

Gaur egun, Beninen gosete handia hedatzen ari da.  Azken urteetan eguraldiaren gorabeherengatik, oinarrizkoa den artoa ez dute behar den neurrian jaso, herri haietan gosetea da nagusi. Familia askok bi egunez behin egiten dute jatordu bakarra. Haur asko hiltzeko arristu larrian dago janaria eskasiagatik. Dagoen janaria gainera, oso garesti dago.

Arazo larri horren aurrean Urnietako taldean kanpaina antolatu dugu, Beningo umeentzat janariak izenpean.

Afrikako gaztetxoek zure beharra dute. Lagun iezaiezu, galtzen ez diren janariak bidaliz. Jakiz beteriko kontainerrak bidali nahi ditugu Beninera: Arroza, dilistak, babak, pasta,...  Ongi kontserbatzen eta asko estimatzen dituzten janariak dira.
Horregatik, datozen bi asteetan janaria egokitutako bilguneetara (Eroski, BM)   edo Salesiar ikastetxera eraman dezakezue janaria.

Zuen erantzunaren zain eta aurrez eskerrak emanez, adeitasunez”.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!