Sortu alderdiaren deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 29a, 09:54

Andoaingo ezkertiar eta abertzaleek Sortu alderdi berriaren oinarri ideologikoen eztabaida abiatuko dute larunbat honetan goizeko 10:00etan Urigainen.

Zutik Euskal Herria ildo politikoarekin bat datorren pertsona orori gonbidapena luzatu nahi diete, “orain arte ezker abertzalekoa izan ala ez izan”. 2013ko otsailaren 23rako Sortu alderdi berria abian jarri nahi dute, egun horretan burutuko duten lehen kongresuaren bitartez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!