Ostiral honetan boxeo gaua Urnietako pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 28a, 18:29

Iban Estebez urnietarra gogotsu dago, herrian eskainiko duen lehen borrokaldia baita. Aste hauetan jo ta su ibili da prestaketa lanetan, “Boxeo Gaua”n izar nagusi izan asmoz.

Bideoa | Elkarrizketa eta gauaren xehetasunak:

Ostiraleko borrokaldiari begira, zer moduz zaude?
Borrokaldia ospatzeko ezer gutxi geratzen da, entrenamendu aldetik oso ondo doa. Kristoren entrenamenduak egin ditut, gorputza xahututa daukat eta irabazi beharra dago, bai ala bai. Gainera, herrian antolatu dugun lehen aldia da.

Zenbat denbora daramatzazu boxeolari modura ?
Zortzi urte daramat, sei urte amateur bezala eta azken biak profesional modura. Amateur mailan 30 borrokaldi egin nituen eta profesionaletara igarotzea ez nuen sekula pentsatu. Langabezian geratu nintzen, eta dirua lortzeko, profesionaletara pasatzea aukera bat zen. Zortzi bat borrokaldi egin ditut, baina bidea ez da erraza. Arazoak ere izan ditut baina, tira, azken borrokaldia ondo atera zen eta espero dut Urnietakoa ere halaxe ateratzea.

Boxea egiteko zein aukera dago inguru hauetan?
Paco Bueno eskola Gipuzkoan dagoen ospetsuena da. Kick Boxing egiteko aukera gehiago dago baina boxeoan aritzeko Paco Buenorena erreferentzia da.
Boxeoa, oro har, Gipuzkoa mailan indarberritzen ari da, 3-4 profesional bagaude. Bere garairik onenetatik urrun, hala ere.
Zalantzarik gabe txapeldun bat falta zaigu, boxeoari ospea emango dion kirolari bat.

Zein da adin egokiena boxeoan aritzeko?
Ez dago mugarik. Boxeolari asko 40 urteren bueltan txapeldun dira. Bernard Hopkins 46 urterekin txapeldun izan zen, duela bi urte.

Noiz arte arituko zara zeu?
Urnietan eta Zarautzen aritu nahi dut borrokan, eta gero gerokoak.

Ring-etik ikusleak ikusi nahiko zenituzte, noski.
Boxeoak badu bere artea, anima daitezela eta beren begiekin ikus dezatela.

Azaroak 30, ostirala
22:30, pilotalekua
6 borrokaldi denera:

Amateur maila:
Iris vs Paola, neskak.
Nelson vs Gay.
Jose Caballero vs Geta.
Neo-profesional maila:
Fernando vs Ugaitz.
Ion Nagore vs "Tanke" Gomez.
Profesional maila:
Iban Estebez vs Verdeguer.
Prezioa: 10 euro / 12 euro. 


PISAKETA SAIOA:
Azaroak 29, osteguna. 19:30.
Movie taberna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!