Miauka elkarteko arduradun batek katuen koloniaz hitz egingo du. Katuen kontrola eramate aldera, jarraitzen den prozedura azalduko du: Lehenik eta behin katu guztiak jasotzen dituzte, haien egoera aztertu eta gaixorik daudenak sendatzen dituzte. Ondoren, Katuak berriz ere kalera itzultzen dute.
Inguruko herrietan aurrera eramandako esperientziak konpartituko dituzte eta azkenik, bilerara bertaratzen direnek galdera eta eskaerentzako tartea zabalik izango dute.