Eskualdeko txirrindulariak, ziklokrosean bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 26a, 10:23

Frantziako Arjuzanx herrian ospatutako ziklokros frogan lehiatu ziren atzo Jokin Alberdi gazte zizurkildarra eta  Josu Arregi andoaindarra. Euskal Herriko selekzioarekin aritu zen Jokin Alberdi eta gazteen mailako hirugarren postua erdietsi zuen. Josu Arregi andoaindarra berriz, seigarren izan zen. Lidertzan ibili zen andoaindarra une batzuetan, baina azkenean, Arnaud Labbe txirrindulari profesionala izan zen garailea. Zorionak biei egindako lanagatik!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!