Boxeo gaua Urnietan azaroaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 23a, 19:02

Iban Estebez Urnietako boxeolari profesionala herritarren aurrean lehiatuko da azaroaren 30ean, Verdeguer Bartzelonako boxeolariaren aurka.
Boxeo gau horretan sei borrokaldi izango dira denera, honakoak:

Azaroak 30, ostirala
22:30, pilotalekua


Amateur maila:
Iris vs Paola, neskak.
Nelson vs Gayo, pisu super arina.
Jose Caballero vs Geta, pisu super welter.
Neo-profesional maila:
Fernando vs Ugaitz, pisu oilarra.
Ion Nagore vs "Tanke" Gomez, pisu erdi-astuna.
Profesional maila:
Iban Estebez vs Verdeguer, pisu erdia.
Jaialdia ikusteko aldez aurretik 10 euroko prezioan salduko dira sarrerak, eta egun berean 12 eurotan.
Azaroaren 29an, jaialdiaren besperan, bi profesionalen pisaketa egingo dute, arratsaldeko 19:30tan Movie tabernan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!