Batzar irekian, modu orokorrean aztertuko dira 2013 urteko aurrekontuak. Ondoren, dagoeneko martxan diren gaikako batzordeetan aztertuko dituzte partida ezberdinak, modu zehatzagoan.
Udal ordezkariek, bilera hauetan parte hartzera bultzatu nahi dituzte herritarrak : "2013ko aurrekontuak zehazten ditugunean, lotua geratuko da datorren urtean gai bakoitzari eskaintzeko izango dugun diru kopurua. Oso garrantzitsua da lan hori guztion artean egitea", azaldu du Leire Zubeldia zinegotziak.