ARGIBIDEAK
943 67 02 49 (Artelatz).
Azaroak 22-29
MATERIALAREN BANAKETA
Kanpainan parte hartuko dutenei, etxez etxe, argibideak eskainiko zaizkie. Horrekin batera materia organikoa birziklatzen hasteko materiala emango diete. Parte hartzaileek giltzak jaso ahala, materia organikoa edukiontzietan biltzeko aukera izango da.
Azaroak 29-30
BIGARREN AUKERA
Kanpainaren lehen txanda horretan izena eman ez dutenek, bigarren aukera izango dute azaroaren 29an eta 30ean. Lekaion argibide guztiak jaso ahal izango dituzte, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
MATERIA ORGANIKOA
BIRZIKLATZEKO OSAGAIAK
Ontzia. Ontzi berezia da. Hondakinen usteltze prozesuaren usain txarrak sortzea luzatu egiten du.
Poltsak. 150 poltsa konpostagarri, transpiragarriak eta iragazgaitzak. Poltsa horiek bakarrik edukiontzi marroian erabiltzea eskatu dute.
Eskuorria. Etxean gordetzeko afitxa da, oso argi agertzen duena zer den birzikla daitekeena eta zer ez.
Giltza. Edukiontzi marroia irekitzeko eta isteko da.
ASTEARTEA ETA OSTIRALA
BILKETA EGUNAK
Materia organikoa Hernaniko Garbigunera eramango dute.