Santa Zezilia eguneko musika hitzorduak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 22a, 18:32

Lau emanaldi hurrengo lau egunetan.

BI ARREBA
Xabier Lizaso eta Andoni Egaña

Frederick Chopin piano jotzailea (Varsovia, 1810 – Paris, 1849) eta Xenpelar bertsolaria (Errenteria 1835-1869) garaikideak ziren. Biak artistak, biak berritzaileak, biak bizi izan ziren garai politiko gatazkatsuan eta gazte eta gaixo hil ziren biak. Eta azken hatsa emateko orduan, arreba izan zuten ondoan.
Azaroak 22, osteguna.
20:00, ekitaldi aretoa.

CON CIERTO DESCONCIERTO
Orquesta de Cámara Empordá

Kontzertu berezia, umore surrealistarekin antzeztua, goi mailako musikariekin eta momentu oro irrifarra eragingo duena. Maitasun eta norgehiagoka egoerak sortu dira, eta baita orkestra-famili batean sortzen diren ohiko egoera xelebreak ere.
Azaroak 23, ostirala.
20:00, Auditorioa.

LANDARBASO ABESBATZA
1991. urtean sortu zen Errenterian eta gaurdaino kontzertuz eta sariz beteriko ibilbidea jorratu du. Urte guzti horietan Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, Landarbaso abesbatzak egitarau anitza lantzen du.
Azaroak 24, larunbata.
20:00, ekitaldi aretoa.

ANDOAINGO UDAL MUSIKA
ESKOLAKO BANDA

Ehun urte baino gehiagoko ibilbidea ospatzen du aurten eta Santa Zeziliako kontzertua Andoaingo musikari eskaintzeaz gain, Bandaren historia biltzen duen lana aurkeztuko dute.
Azaroak, igandea.
12:30, auditorioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!