Parte hartze handia autodefentsa ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 22a, 18:31

Ehundik gora herritarretik gorak eman du izena azaroaren 28an Allurralden burutuko den autodefentsa ikastaroan parte hartzeko. Andoaingo Gizarte Zerbitzuen lansailak bideratu du egitasmoa, eta bistan da arrakasta handia lortu dutela.

Ismael Mateo izango da irakaslea ikastaroan. Aurreko asteko Aiurrin adierazi bezala, honakoa izango da ikastaroaren ildo nagusia: “Oinarrizko irizpideak eskainiko ditugu, emakumeak bere buruarengan konfiantza hartzeko bidean. Alde batetik, arlo sikologikoa landuko da: erasotzailearen profil ezberdinak; arrisku egoerak nola sumatu; bizitzan eman daitezken egoera edo gertaera ezberdinen deskribapena (etxean, kalean, naturgunean, tabernetan, autoan…); horien aurrean nola erreakzionatu eta nolaz ez, zer esan erasotzaileari...”.
Iaz Andoaingo emakume batzurekin Añorgan eskainitako ikastarotxo baten segida da aurtengoa. Parte hartze handiak argi erakusten du ikastaroarekiko interes handia dagoela.
Ekitaldi gehiago
Emakumeenganako tratu txarren aurkako nazioarteko egunaren harira ekitaldi ezberdinak deitu dituzte, igande honetan hasita.
Hitzordu guztiak, xehetasunez, Aiurri honetako Agenda atalean irakurgai daude.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!