Herritarrak elkarren artean euskara ahoan izatea nahiko lukete eta horretarako urnietarrei, euskaldun izan ala ez izan, parte hartzeko dei berezia egin nahi diete. Ez da euskara ahoan izango duten bakarra izango. Ekimena girotzeko On Bizikoek pintxoak, edariak, kafea edota bizkotxoa eskainiko dute. Hori gutxi balitz, musika eta dantza saioekin arratsalde pasa ederra antolatu dute.
Larunbat honetan udaletxeko arkupeetan.