Amasa-Villabonako Udalaren helburua legealdi ireki bati ekitea izan da, elkarrizketan, parte-hartzean, gardentasunean eta komunikazioan oinarritzen den administrazioa lortzea, hain zuzen. Beraz, partaidetza sustatzeko eta herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzena indartzeko berritu da www.villabona.net web orria. Kanal honen bidez, amasa-billabonatarrek galderak, iradokizunak eta kexak egiteko aukera izango dute. Horrez gain, web guneak Amasa-Villabonari buruzko informazio guztia eskuragarri jartzen du: Udal Gobernuaren osaera, Udaleko sailak dagokien informazioarekin, lan eskaintzak, albisteak, diru-laguntzak, etab. Bestetik, aipatzekoak dira orri nagusiaren eskuinaldean dauden estekak: Udal artxiboa, parte-hartzea, errebotea, Ados! lan-mahaiak, euskara, Amavi aldizkaria,…
Amasa-Villabonako Udalaren iritziz, “web gune berriak guztion arteko komunikazioa erosoagoa, arinagoa eta eraginkorragoa egingo du”. Hori horrela, Udal ordezkariek, orria ezagutu eta arakatzeko gonbita luzatzen die amasa-billabonatar guztiei.