Erabiltzen ez diren jostailu, inauterietako mozorro zein helduentzako opari izan daitezkeen gauzen bilketa burutuko dute Adunan, azaroaren 27an eta 30ean. Azaroaren 27an, goizez egongo dira liburutegian, 10:00etatik 11:30era, edozein jostailu edota etxean soberan dauden objektu horiek jasotzeko. Azaroaren 30ean, berriz, arratsaldez, 17:30etik 19:00etara.
Behin bilketa egin ondoren, abenduan, bailaran gutxien duten familien artean aukeraketa egingo da eta ondoren objektuen banaketari ekingo diote. Hasiera Adunan izango duen arren, pixkanaka-pixkanaka Aiztondoko beste herrietan ere egingo dira bilketa lanak. Horregatik, antolakuntzatik, aldez aurretik, “bilketa honetan laguntzea” eskertzen dute. Edozein zalantza argitzeko deitu 943 693 930 telefonora edota idatzi aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera.