Genero indarkeriaren aurkako eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 22a, 13:45

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da igande honetan. Hori dela-eta, Hutsunea Betez emakumeen elkarteak hainbat ekintza antolatu du.  Malkar Plazan elkarteratzea egingo da, arratsaldeko 19:30ean eta ondoren, "La fuente de las mujeres" filma izango da ikusgai.

Pelikula amaitzean,  hizketa-solasaldi bat eskainiko da,  “Generoa eta Adingabeak” izenburupean. Ekitaldi hori familia arteko indarkerian aditua den Yolan Cervero psikologoak gidatuko du. Villabonako Udalak, elkarteratzeko deia  eta ekintza guztietan parte hartzeko luzatzen die herritarrei,  genero indarkeriaren aurka herritar guztiok bat eginez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!