Amasa-Villabona: Arratsaldeko 18:00etan Udaletxetik abiatuta Zentrora eta ondoren Berdura plazara kalejiran joango dira trikitilariak eta dultzaineroak. Bestetik, Plazan tailerrekoek Maketume eta Zapatain dantza eskainiko dituzte. Bukatzeko, Urrizpen edo Berdura plazan, Soka txiki taldea, Iñaki M. taldea eta helduen taldea ariko dira.
Zizurkil goia: Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, haizezkoen taldea eta eskusoinuak kalejiran joango dira, eskolatik elizara. Ondoren, plazan musikari gehiago elkartuko zaizkie, besteak beste, Maketume eta Orpo-punta piezak eskaintzeko.
Aduna: Arratsaldeko 17:00etan hasita, dultzaina eta trikitixa doinuak entzun ahalko dira herrian zehar. Ondoren,elizako aterpean txikienek Orpo-punta, Maketume eta Zapatain dantza eskainiko dituzte.