Sutondo, etxez etxeko otordu zerbitzu berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 21a, 10:46

Atzo aurkeztu zuten Amasa-Villabonako jubilatuen Salbadora etxean Sutondo proiektua. Sutondo Catering enpresa da eta adineko edota menpekotasuna duten pertsonentzako etxez-etxeko janari zerbitzua eskaintzen du. Bezero bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko, sukaldari eta dietista profesionalek prestatzen dituzte otorduak. Prezioari dagokionez, bazkaria 4,40€ kostatzen da eguneko eta afaria, berriz, 3,91€. Informazio gehiago 943 34 42 90 telefonoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!