Batzuk etorkizunera begira hartu beharreko irizpideen ingurukoa izango dira. Beste batzuk, berriz, Urnietan eraldaketa batzuk eragingo dituzten proposamen zehatzak. Hala nola, kale batzuen norabideak aldatzea edota aparkalekuak birrantolatzea.
Bitaka enpresaren arabera, "oro har esan daiteke Urnietan ibilgailu pribatuarekiko dagoen menpekotasuna nabarmena dela eta joera hauek mantenduz gero, Urnietak trafiko arazo larriak izan ditzakeela".
Proposamen nagusiak datorren ostegu honetan (azaroaren 22an) izango den foroan aurkeztuko dituzte, arratsaldeko 19:00etan, Udal batzar aretoan.