Hernaniko saroietara bisita gidatua larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko azaroaren 19a

Datorren larunbatean (azaroak 24) Hernaniko Saroiak bisitatzeko aukera paregabea izango da, Luis Mari Zaldua Etxabe urnietarrak gidatutako bisitaren bidez. 



Goizeko 10:30etan hasiko den Ibilaldiaren abiapuntua, Ereñotzuko Larregain sagardotegia izango da. Amaiera toki berean, eguerdiko 13:30 aldera. Besteak beste, Akola, Alkatxurain eta Larregaingo saroiak bisitauko dira. Ibilaldiaren prezioa 2 eurokoa da aurrez izena ematen dutenentzako, eta 2,5 eurokoa egun berean. 

Aurrez izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:
943494521 eta 943495069 telefonoetan, 
edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net 
eta www.gipuzkoamendizmendi.net
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!