Gaur emango zaio hasiera Aizkardiren 29. mendi asteari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 19a, 14:57

Gaurtik hasi eta ostirala bitarte hainbat hitzaldi eta bideo proiekzio eskainiko dituzte Gurea zineman, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Igandean, berriz, mendi ibilaldia eta bazkaria izango dira. Horrez gain, aste osoan zehar, bosgarren argazki rallyko lanak egongo dira ikusgai zineman bertan. Hona hemen egitaraua:

Azaroak 19, astelehena: Broad Peak 2010. Hizlaria: Josu Bereziartua.

Azaroak 20, asteartea: Mendian gozatzeko aholkuak. Hizlaria: Kepa Lizarraga.

Azaroak 21, asteazkena: Chileko sumendiak. Hizlaria: Andoni Ormazabal.

Azaroak 22, osteguna: Juley Ladkh. Hizlaria: Felipe Uriarte.

Azaroak 23, ostirala: Urteko irteerak, Aizkardikoen eskutik eta 5. argazki rallyko sari banaketa. 

Azaroak 25, igandea: Mendi ibilaldia 8:30ean Olaederra kiroldegitik abiatuta. Ondoren, bazkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!