Beldur Barik programa Eudelek azaroaren 25a Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira lotuta dago eta ondoko instituzioen babesa dauka: euskal diputazioak, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Saila eta EITB.
Beldur Barik ez da bakarrik lehiaketa bat. Orain dela lau urte, Berdinsarean lan egiten duten berdintasunaren aldeko teknikariek hurrengo datua oso kontutan hartu zuten: Euskadiko salaketen % 42a hogeita hamabi urtetik beherako emakumeenak izan zirela. Bikote esparruko tratu txarrez, gain, indarkeria sexistak hamaika aurpegi ditu eta neskek alderdi askotan paiaten dute, askotan oharkabean: kalean, klasean, gauean eta familian gertatzen diren eraso eta jazarpen anitzak, alegia. Horregatik prozesu parte-hartzaile bilakatu zen kanpaina bat sustatu zuten. Helburua gazteak gaiari buruz pentsatzea zen eta euren inplikazio aktiboa sustatzea. Bideo lehiaketa antolatu dute, eta horiek ikusteko aukera izango da Urnieta azaroaren amaieran.
Azaroak 26, astelehena 17:30. Gaztelekua. Azaroak 29, osteguna 19:00 Gazte Informazio Puntua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!