Urnietako parrokia deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 16a, 14:21

Guraso Eskola Hernaniko Inmakulada Ikastetxean, 2012-2013. Hernaniko Artziprestaldeko Pastoraleko Delegaritzak gurasoentzako balio heziketa eta familian komunikatzeko gaitasunen inguruko zenbait topaketa antolatu ditu. Jorratuko diren gaiak hauek izango dira:
Azaroak 16: "Espiritualtasun balioan hezitzea".

2013, urtarrilak 18: "Funtsezko konfidantza norberarekin eta besteekin topo egiteko oinarri gisa".
Martxoak 15: "Benetako harremana: Ulertzea elkar banatzea baino gehiago da".
Maiatzak 17: "Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa."
Topaketak Hernaniko Inmakulada Ikastetxean burutuko dituzte arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!