“Zeinuak” KMko ganbaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 16a, 14:20

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Iñaki Olazabalen (Andoain, 1959) 'Zeinuak' erakusketa zabalik izango da abenduaren 29ra arte.

Zeinuak - Signos izan da Olazabalek aurkezten duen eskultura sortari eman dion izenburua. 2012an zehar egindako hiru eskultura sortak osatzen dute: Haien eraikuntza prozesua begien bistan dago soldadura joskeren bidez, piezen mihiztaketaren bidez eta azidoek eta oxidazioek zinkaren azalera zimurrean egin duten ekintza burujabearen bidez.
Aurkezpen ekitaldian adierazi zutenez, “artistak esanahien eta analogien espazio baten barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu. Objektu metafora modura, instalazio eskultoriko honek lehiakortasuna eta bestelako balio instrumentalak goratzen dituzten munduarekiko eta imaginarioekiko jarrera kritikoa ebazten du”.

Biografia
Hasieran, Xabier Lakak zuzentzen zuen Sorabillako Lantegiko kolektiboko kidea izan zen eta aurrerago prestakuntza egonaldi bat egin zuen Düsserdorfen. Olazabalen eskulturak, besteak beste, Zumaia, Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Andoain, Tolosa, Zubieta eta Orion aurki daitezke.

Erakusketa
Iñaki Olazabal
‘Zeinuak – Signos’.
Obrak: eskulturak.
Lekua: Ganbara, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera, 16:00-20:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!