Madagascar 3 filma igandean, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 16a, 11:13

Igande honetan, azaroak 18, Madagascar 3 filma izango da ikusgai Gure zineman. Hasiera batean, Udalak Tadeo Jones filma emateko asmoa bazen ere, azkenean, ez da posible izango. Hala ere, Udalak “ahaleginak egingo ditu aipatutako film hori lehenbailen Gurean izateko”.  Igandean, beraz Madagascar 3 filma eskainiko dute arratsaldeko 17:00etan. Sarreraren prezioa 2,50€ izango da eta takila 16:15etatik aurrera egongo da zabalik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!