Hiru agiri eskuratu behar dira: errolda-agiria, Udaletxean eskatu behar dena; jaiotagiri ofiziala, jaioterriko Bake Epaitegian eskuratu behar dena; NANren fotokopia. Ezkonduek edo seme-alabak dituztenek Famili Liburua ere eraman behar dute. Hori da guztia. Agiri horiek herriko Bake Epaitegira eramatea nahikoa da, eta horrekin han bertan egingo dute abizenaren aldaketa. Oso tramite sinplea da egin beharrekoa.
Donostian erregistratuta daudenek jaiotagiri literala eskuratzeko, herriko Bake Epaitegira ez baizik eta Donostiako erregistro Zibilera joan beharko dute. Erregistro Zibila Kalkutako Teresa plazan dago, Donostian.
Zalantzaren bat duenak nahikoa du herriko Bake Epaitegian galdetzea, han emango dizkiete-eta argibide guztiak.
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo Udalek euskararen arloan elkarrekin aurrera eramaten dituzten ekintzetariko bat da.
Argibideak:
Andoain 943 300 820.
Urnieta 943 008 345.