Andoaingo karlista
garaiko gotorlekuak
Arantzadi zientzia elkarteko partaide diren Alfredo Moraza Barea, Javier Buces Cabello eta Miren Garcia Dalmau egileen hitzetan “Guda karlistak eta gutxi landutako gai bat aztertu nahi izan da: gotorlekuak.” Egindako lana informazioa bildu eta kokalekuak ikustearena izan da. Hamabi gotorleku kokatu ahal izan dituzte Andoainen.
Andoaingo Musika
Bandaren Historia
Xabier Huitzi Belamendia andoaindarraren “Ez abandonatu instrumenturik edozein taberna-zulotan” lana. Bandaren historiaren bilakaera eta mugarri izan daitezkeen gertakariak aztertzen dira. Bandaren aipamena egiten den lehenengo dokumentuetatik gaurdaino, bandako kideen bizipenen ikuspegitik.
SAPAREN IBILBIDEA
1935-1985
“Sociedad Anónima de Placencia de las Armas. SAPA. Enpresa baten ibilbide historikoa (1935-1985)” Victor Placencia Mendia andoaindarraren ikerketa, fabrikak bere baitan izan duen hainbat alderdi interesgarriak aipatuz. Andoainen kokatu zenetik, akziodunen artean banka pribatuak partaidetzarik handiena osatu izana edo antzeko beste batzuekin eginiko harremanak eta bestetik, lantegiaren instalazioak, atzerritarren menpekotasunetik ateratzeko egindako ahaleginak, ekoizpena arlo zibilera zuzenduz izandako bilakaera, langileria eta haientzako etxebizitzak.
“Andoaingo ezizenak”
BELAUNALDIZ BELAUNALDI
Jose Ignazio Okiñena Perelló legegizonaren eskutik, ikerketa honek andoaindarrek belaunaldiz belaunaldi ezizenari edo goitizenari eman dioten erabileraz dihardu. Jendartean ezagutzeko, herritarren gatz eta grazia agerian uzteko erabili izan da goitizena. Desagertzeko arriskuan dagoen izendatzeko era horrek Andoaingo historiaren atal handi bat eramango luke berarekin, hala gertatuz gero.