2012-2013 ikasturtean Galardi Haur Eskolako 0-1 gelan, 2013ko urtarrilatik maiatza bitarte hasteko, izena emateko epea azaroaren 28an irekiko dute. Abenduaren 12ra bitarte izena eman ahal izango da Bastero Kulturgunean 10:00etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Eskatzen duten dokumentazioa honakoa da:
• Eskaera fitxa beteta. • 2011 urteko errenta aitorpenaren kopia konpultsatuta edo, 2010an jasotako diru sarreren aitorpen ziurtatua (aitarena eta amarena). • Ezarritako kobrantza sistema onartzea eta Banketxe edo Aurrezki Kutxaren bateko K/K edo libertaren zenbakia adieraztea. • Familia liburuaren kopia. • Familia ugariaren tituluaren kopia konpultsatua, familia ugaria baldin bada. • Andoainen errolduta ez baldin badago, Elkarkidetza ziurtagiria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!