Martin Ugalde ipuin lehiaketa, sari banaketa ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 14a, 12:42

Epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako 181 lanak "euskarari dagokionez nahiko maila ona" zutela nabarmendu zuten.

Argazkiak | Bideoa | Kronika, jarraian:

A mailan (10-11 urte) Iñigo Uria eta Iker Suarezen laneak saritu zituzten. "Ipuinaren generoa ondo menderatzea eta intriga sortu" izana azpimarratu zuten epaimahaikideek.

B mailan (12-13 urte) Igor Otxotorena irten zen garaile; Kobazuloa izenburuko bere lana. Honelaxe definitu zuten: "egitura tradizionaletik ipuin modernora eraikitzen du" Bigarren saria jaso zuen Joxe Ramon Berrondoren "Leitzarango mehatzeen sekretua" ipuinari, berriz, hiru birtute antzeman zizkioten: “abentura zentzu egokia, misterioa lantzeko saiakera eta bertako lekuei (Leitzaran) atxikitua egotea".

C mailan (14-15 urte) Iñigo Martinezek eskuratu lehen saria Ametsetako gatibu ipuinarekin; "oso ongi idatzia eta egituratua. Ipuin modernoa da, erotismo fina duelarik". Uxue Mikelarenak bigarren saria, Esku dardartiek utziko zituzten lekuan ipuinarekin. Epaimahaiaren iritziz, "oso ondo idatzia dago eta heldutasuna dario".

D mailan (16-17 urte), Yazmin Ahamji nagusitu zen, Ez zaitez geldi lanarekin. "Obsesioaren argazkia islatzen da ipuinean. Egileak lanabes guztiak erabiltzen jakin izan du irakurlea obsesio horretan harrapatzeko". Idazterako orduan bi zailtasun izan zituela aitortu zuen Yazminek sari banaketa ekitaldian, "gaztelera da nire ama hizkuntza, eta gainera, oso denbora gutxi eduki dut". Kilometroak egunean idatzi zuen, kaleko zaratatik urruntzen lagundu zion amonaren etxeko ganbaran; horregatik, entzuleen artean zegoen amonari eskaini zion saria.

Hogeitabat Maria Gomezen lana izan zen bigarrena, "literaturaren teknika ugari antzematen zaizkio ipuinari. Oso efektista da, eta bukaeran ezustean harrapatzen du irakurlea". Gomezek adierazi zuenez, "sikologia gogoko dut, eta sikologo batek bezeroekin izan ohi dituen harremanez oinarritu naiz idazterakoan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!