Gaurko Europako hainbat herrialdeetan eta Euskal Herrian Greba Orokorrerako deialdia antolatu dute. Euskal Herrian, nagusiki, UGT eta CCOO sindikatuek. Lehen orduan grebaren eragina bereziki garraio publikoan nabaritu da. Lurrazpiko pasabidea eraikitzen ari diren beharginek ere greba egin dute. Gainerakoan, ikastetxeetan edota Udal zerbitzuetan normaltasuna nagusi dela dirudi.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!