- Osasun eta higiene arazoak: Hitzaldiaren helburua, gure animaliek transmititu dezaketen gaixotasunak ezagutzea da eta batez ere, gizakiarenganako kutsatzea ekiditzeko mekanismoak ezagutzea (albaitari baten eskutik).
- Heziketa eta trebakuntzaren arloa: zakurraren jokabidea zein instintua ulertzeko, heziketa eta etologiaren oinarrizko ideiak. zakurrak bere jabearekin eta beste pertsonekin harremana hobetzeko heziketa egoki baten jarraibideak. zakurraren beharrak, arauak, mugak, etab.... (Eusko Jaurlaritzako erroldan izena emandako zakur hezitzaile-trebatzaile homologatu baten eskutik).
- Gizarte arloa; Abandonatutako animaliak: Animali hauek jasotzeko jarraitzen den protokoloa eta, behin jasota, zakur etxeetan dagoen funtzionamenduaren azalpena. Adopzioak (zakur etxeko zuzendariaren eskutik).
Horrez gain, indarrean dagoen legedia azalduko zaie bertaratutakoei. Galdera eta eskaerentzako tartea egongo da.
Izen ematea: Alkatetzan edota 943300829 telefono zenbakirra deituz.
EGITARAUA
Azaroak 16, ostirala. 19:00. Bastero, ekitaldi aretoa.
Azaroak 17, larunbata.
TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA:
11:00etan.zakurrarekin edota zakur gabe joan ahalko da.